Zer da BIND 4.0 GovTech?

BIND GovTech ekimenean startupek sozietate publikoen erronka berriei aurre egin ahal izango diete berrikuntza irekiaren bitartez. Aukeratutako startupek ingurune errealetan inplementatu ahal izango dituzte euren soluzioak, Euskadiko sozietate publiko batekin edo gehiagorekin elkarlanean jardunez.

BIND plataformako kideek identifikatu dituzte parte hartzen duten 6 sozietate publikoek gaur egun aurre egin behar dieten 6 erronka teknologiko. Sozietate publikoak dira EJIE (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea), EEE (Energiaren Euskal Erakundea), Elika, Eustat, HAZI Fundazioa (Elikagaien industriaren, landaren eta itsasertzaren garapenerako euskal fundazioa), Ihobe (Ingurumen Hobekuntzako Sozietate Publikoa), Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea (Parke), Spri (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) eta Sprilur. 

Ekimen pilotu honek proiektu errealetan lan egiteko aukera ematen die startupei, identifikatutako erronkei erantzuna emanez. Aukeratutako startupek erreferentziako bezero bat lortuko dute sektore publikoan, eta administrazio publikoari saltzean lehiakorrak izateko formakuntza izateko aukera ere izango dute.

Onurak startupentzat

  • Proiektu errealak fakturazio errealarekin

  • Merkatura eta sozietate publikoetara sartzeko bidea erraztea

  • Proiektuak azkar inplementatzea

  • Erreferentziako bezeroak sektorean

  • Posizionamendua eta ikusgaitasuna

  • Teknologiaren jabetza mantentzea

  • Formakuntza Administrazio Publikoari saltzean lehiakorrak izateko

  • BIND 4.0 arrakasta-ereduaren babesa

ACF09811 1

Startupak zerbitzu publikoen efizientzia hobetzeko erronkak aurkezten dituzten sozietate publikoen parte-hartze aktiboaz baliatuko dira.

Zein eratako startupek parte hartzen dute?

  • Sektore publikoarentzat teknologia berriak garatzen dituztenak, horien garapen teknologikoa jada osatuta dutenak. Beste era batera adierazita, ikusi, erakutsi edo probatu daitekeen edota merkatuan jada erabilgarri dagoen produktu edo soluzio bat duten startupak.

  •  8 urte baino gutxiago dituzten eta sektore publikoak aurre egin beharreko erronkei soluzio bat emateko teknologia berriak erabiltzen dituzten startupak.

  • Zerbitzu publikoen adar ezberdinetan ezar daitezkeen soluzio berritzaileak dituzten startupak, arloak izan daitezke:

    Adimen artifiziala, Big Data, Computing, IoT, Ikaskuntza automatikoa, Ahotsa ezagutzea, Mugikortasun adimenduna, Energia adimenduna, Jasangarritasuna eta beste hainbat eta hainbat!

2024rako GovTech erronkak 

Era askotako soluzioak nahi dituzten sozietate publikoak honako arlo hauetan aritzen dira: Energia eta Jasangarritasuna, Ingurumen Kudeaketa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Industria, Enpresa Garapena, Informazioaren Teknologia eta Digitalizazioa, eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea.

Informatika elkartea

EJIE

Energiaren Erakundea

Arrantza eta Elikagaien Industria

Ingurumen kudeaketa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea

Enpresa Garapena

SPRI taldea

Industria-azpiegitura jasangarriak

Nekazaritzarako Elikagaien Segurtasunerako Fundazioa

Elika Fundazioa

Euskal Estatistika Erakundea

Data nagusiak

Deialdi irekia

maiatzaren 2ra arte