Zer da BIND 4.0 GovTech?
BIND 4.0 GovTech ekimenean startupek sozietate publikoen erronka berriei aurre egin ahal izango diete berrikuntza irekiaren bitartez. Aukeratutako startupek ingurune errealetan inplementatu ahal izango dituzte euren soluzioak, Euskadiko sozietate publiko batekin edo gehiagorekin elkarlanean jardunez.
BIND 4.0ko kideek identifikatu dituzte parte hartzen duten 6 sozietate publikoek gaur egun aurre egin behar dieten 6 erronka teknologiko. Sozietate publikoak dira EJIE (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea), EEE (Energiaren Euskal Erakundea), HAZI Fundazioa (Elikagaien industriaren, landaren eta itsasertzaren garapenerako euskal fundazioa), Ihobe (Ingurumen Hobekuntzako Sozietate Publikoa), Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea (Parke) eta Spri (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia).
Ekimen pilotu honek proiektu errealetan lan egiteko aukera ematen die startupei, identifikatutako erronkei erantzuna emanez. Aukeratutako startupek erreferentziako bezero bat lortuko dute sektore publikoan, eta administrazio publikoari saltzean lehiakorrak izateko formakuntza izateko aukera ere izango dute.
Onurak startupentzat

Startupak zerbitzu publikoen efizientzia hobetzeko erronkak aurkezten dituzten sozietate publikoen parte-hartze aktiboaz baliatuko dira.
Zein eratako startupek parte hartzen dute?
2023rako GovTech erronkak
Era askotako soluzioak nahi dituzten sozietate publikoak honako arlo hauetan aritzen dira: Energia eta Jasangarritasuna, Ingurumen Kudeaketa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Industria, Enpresa Garapena, Informazioaren Teknologia eta Digitalizazioa, eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea.