Zer da BIND SME Connection?

BIND SME Connection ekimenaren bidez, startup-ek industriaren erronka berriei aurre egingo diete. Gainera, Berrikuntza eta Ekintzailetzaren Euskal Ekosisteman murgilduko dira Berrikuntza Irekiaren bidez. Hautatutako startup-ek, euren berrikuntzak martxan jarri ahalko dituzte ingurune errealetan, Euskadiko Enpresa Txiki eta Ertain (ETE) industrialetan hain zuzen ere.

BIND ekimen publiko-pribatu honek euskal ETE-en eraldaketa digitala bizkortzeko eta erronka teknologikoei aurre egiteko, startup-ak berritzaileak gerturatzea du helburu.

SME Connection ekimenaren motorra BIND berrikuntza irekiko plataforma eta ekosistemaren eredua enpresa txiki eta ertainen eta startupen lankidetzara hurbiltzea da. BIND SME Connection-ek lankidetza-aukera berriak sortzen ditu euskal enpresa txiki eta ertainen eta startupen artean, erronken ereduari jarraituz eta BIND plataformaren arrakasta segmentu honetara hurbilduz.

Startup-entzako onurak

  • Fakturatzen duten egiazko proiektuak
  • Teknologia berriak merkatura sartzeko eta ETEengana hurbiltzeko erraztasuna

  • Proiektuen inplementatze azkarra

  • Sektorean erreferentzia diren bezeroak
  • Posizionamendua eta ikuspena
  • Teknologiaren jabetza mantentzea
  • BIND plataformaren arrakasta-eredua jarraitzea

  • Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren parte izatea

BIND SME Connection

Startup eta ETE teknologikoek modu aktiboan lagunduko dute sektorearen desafio berriei erantzuteko gai izango diren irtenbideak sortzen, ETEek sortutako erronkei erantzunez.

Zein startup-ek har dezakete parte ekimen honetan?

  • Teknologia berriak garatzen dituzten startup-ak, beren garapen teknologikoa osatu dutenak eta beren zerbitzuaren/produktuaren konfigurazioa amaitzeko moduan daudenak, hau da, ikusi, probatu edo merkatuan dagoeneko eskuragarri dagoen produktu edo zerbitzu bat dutenak.

  • Zortzi urte baino gehiago ez dituzten startup-ak, industria-prozesuak hobetzeko teknologia berriak erabiltzen dituztenak eta bere enpresa-garapena bizkortu nahi dutenak.

  • Energiaren, Fabrikazio Aurreratuaren, Ingurumenaren eta Automozioaren industrietan aplika daitezkeen soluzio disruptiboak dituzten startup-ak, honako hauek barne hartzen dituztenak: Adimen Artifiziala, Big Data Analytics, Computing, Zibersegurtasuna, Ikuspen Artifiziala, IoT, 3D inprimaketa – Fabrikazio Aditiboa, Robotika Kolaboratiboa, Nanoteknologia, Material Berriak, Errealitate Gehitua / Errealitate Birtuala eta askoz gehiago!

Sektore Erronkak Industria 4.0rako

Klusterretako kide diren EAEko enpresa txikiek eta ertainek beren negozioei zuzenean eragiten dieten hainbat erronka arrunt identifikatzen dituzte. BIND SME Connection ekimenaren helburua erronka horiei merkatuko erantzun teknologiko onenarekin erantzutea da. Horrela, parte hartzen duten ETEek beren eskaeretara hobekien egokitzen diren soluzioak aukera ditzakete, proposatutako erronken arabera. Kasu batzuetan, erronka bererako hautatutako startup bat baino gehiago egon daitezke.

3. edizioa: Klusterrak eta ETEak teknologia berrien bila dira

BIND SME Connection osatzen duten ETEak EAEko klusterretako kide aktiboak dira, eta beren sektoreko liderrak. Aurten, 18 enpresa txiki eta ertainek irtenbide berritzaileak bilatu nahi dituzte industriak eraldaketa digitalaren prozesuan planteatutako erronka berriei erantzuteko, teknologia disruptiboak aplikatuz eta garatuz.

Ingurumen klusterra

Aclima BIND
Afesa BIND
Basoinsa BIND
Teknimap BIND

Ekipamendua, altzariak eta disenua

Habic BIND
Astigarraga Kit Line BIND
Irurena Group BIND
Algon Frames BIND

Elikadura eta edariak

Basque Food Cluster BIND
Ameztoi BIND
Elosegi BIND
Frutas Iru BIND
Artiach BIND
Fortaleza BIND

Eraikin klusterra

Buildinn BIND
Fhimasa BIND
Zabalandi BIND
Gutram BIND
deDiego BIND

Manufaktura aurreratura

Uptek BIND
Talleres Hernani BIND
Ona BIND
Loire Gestamp BIND

Data Nagusiak

SME Connection

programari buruz

Immersia Logo

BIND da benetako erronkak ezagutzeko eta enpresei erabiltzen ditugun teknologiekin lagun diezaiekegula frogatzeko lekua.” 

Immersia, Startup
DIMECO BIND

“Funtsezkoa da startup-ekin lankidetzan aritzea Dimecoren posizionamendua eta lehiakortasuna bermatzeko”

Dimeco, ETE
Startupentzako izen-emate irekia