Zer da BIND 4.0 SME Connection?

BIND 4.0 SME Connection ekimenaren bidez, startup-ek industriaren erronka berriei aurre egingo diete. Gainera, Berrikuntza eta Ekintzailetzaren Euskal Ekosisteman murgilduko dira Berrikuntza Irekiaren bidez. Hautatutako startup-ek, euren berrikuntzak martxan jarri ahalko dituzte ingurune errealetan, Euskadiko Enpresa Txiki eta Ertain (ETE) industrialetan hain zuzen ere.

BIND 4.0 ekimen publiko-pribatu hau, industriako Kluster Antolakunde Dinamizatzaileekin (KAD) batera sortua da. Helburua da, euskal ETE-en eraldaketa digitala bizkortzeko eta erronka teknologikoei aurre egiteko, startup-ak berritzaileak gerturatzea.

SME Connection ekimenaren motorra BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataforma eta ekosistemaren eredua enpresa txiki eta ertainen eta startupen lankidetzara hurbiltzea da. BIND 4.0 SME Connection-ek lankidetza-aukera berriak sortzen ditu euskal enpresa txiki eta ertainen eta startup-en artean, Challenges Klusterraren ereduari jarraituz, eta BIND 4.0 plataformaren arrakasta segmentu honetara hurbiltzen du.

Startup-entzako onurak

  • Fakturatzen duten egiazko proiektuak
  • Teknologia berriak merkatura sartzeko eta ETEengana hurbiltzeko erraztasuna

  • Proiektuen inplementatze azkarra

  • Sektorean erreferentzia diren bezeroak
  • Posizionamendua eta ikuspena
  • Teknologiaren jabetza mantentzea
  • BIND 4.0-ren arrakasta-eredua jarraitzea
  • Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren parte izatea
BIND 4.0 SME Connection benefits

Startup eta ETE teknologikoek modu aktiboan lagunduko dute sektorearen desafio berriei erantzuteko gai izango diren irtenbideak sortzen, ETEek, Kluster Antolakunde Dinamizatzaileen bidez, sortutako erronkei erantzunez.

Zein startup-ek har dezakete parte ekimen honetan?

  • Teknologia berriak garatzen dituzten startup-ak, beren garapen teknologikoa osatu dutenak eta beren zerbitzuaren/produktuaren konfigurazioa amaitzeko moduan daudenak, hau da, ikusi, probatu edo merkatuan dagoeneko eskuragarri dagoen produktu edo zerbitzu bat dutenak.

  • Zortzi urte baino gehiago ez dituzten startup-ak, industria-prozesuak hobetzeko teknologia berriak erabiltzen dituztenak eta bere enpresa-garapena bizkortu nahi dutenak.

  • Energiaren, Fabrikazio Aurreratuaren, Ingurumenaren eta Automozioaren industrietan aplika daitezkeen soluzio disruptiboak dituzten startup-ak, honako hauek barne hartzen dituztenak: Adimen Artifiziala, Big Data Analytics, Computing, Zibersegurtasuna, Ikuspen Artifiziala, IoT, 3D inprimaketa – Fabrikazio Aditiboa, Robotika Kolaboratiboa, Nanoteknologia, Material Berriak, Errealitate Gehitua / Errealitate Birtuala eta askoz gehiago!

Sektore Erronkak Industria 4.0rako

Klusterretako kide diren EAEko enpresa txikiek eta ertainek beren negozioei zuzenean eragiten dieten hainbat erronka arrunt identifikatzen dituzte. BIND 4.0 SME Connection ekimenaren helburua erronka horiei merkatuko erantzun teknologiko onenarekin erantzutea da. Horrela, parte hartzen duten ETEek beren eskaeretara hobekien egokitzen diren soluzioak aukera ditzakete, proposatutako erronken arabera. Kasu batzuetan, erronka bererako hautatutako startup bat baino gehiago egon daitezke.

3. edizioa: Klusterrak eta ETEak teknologia berrien bila dira

BIND 4.0 SME Connection osatzen duten ETEak EAEko klusterretako kide aktiboak dira, eta beren sektoreko liderrak. Aurten, 18 enpresa txiki eta ertainek irtenbide berritzaileak bilatu nahi dituzte industriak eraldaketa digitalaren prozesuan planteatutako erronka berriei erantzuteko, teknologia disruptiboak aplikatuz eta garatuz.

Ingurumen klusterra

SME Connection - Aclima
https://agrupalab.com/

Ekipamendua, altzariak eta disenua

SME Connection - Habic
Algon Frames

Elikadura eta edariak

SME Connection - Basque Food Cluster

Eraikin klusterra

BuildInn Logo SME Cluster
SME Connection - fhimasa
Gutram

Manufaktura aurreratura

SME Connection - Uptek
SME Connection - ONA
SME Connection - Loire Gestamp

Data Nagusiak

SME Connection

programari buruz

BIND 4.0 da benetako erronkak ezagutzeko eta enpresei erabiltzen ditugun teknologiekin lagun diezaiekegula frogatzeko lekua.” 

Immersia, Startup

“Funtsezkoa da startup-ekin lankidetzan aritzea Dimecoren posizionamendua eta lehiakortasuna bermatzeko”

Dimeco, ETE
Startupentzako izen-emate irekia